XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jones andreak berehala irten zuen kotxetik eta ia hegan eraman zuen etxeraino Arabel.

- Zure erosketa karrikotxea!- oihu egin zion Brendak atzetik, maleta lekutik karrikotxea ateraz.

- Sar ezatu atarira, Brenda.

Halaxe egin zuen Brendak.

Baina bai berak eta bai Marthak, eskoziar oihalezko karrikotxe ia berdinak zeuzkaten, Rumburyko Beherapen Dendan batera erosiak hain zuzen.

Brendak, Martharen karrikotxea zelakoan, berea utzi zuen atarian.

Bestea, maleta lekuan utzi zuen, Mortimer barruan zuela.

Mortimer ezezik kilo bat banana zeukan barruan.

Mortimer, hain banana zalea izaki, inoiz ere ez zen asetzen bananak jaten, eta une horretan lanpetuegia zegoen bere ixturagatik kexaka hasteko.

- Goazen arin etxera esan zuen izeba Brendak.

Badaezpada ez gara hemen geratuko, ea Arabelena gaitz kutsagarri bat den; auskalo.

Kontua da hiru aldiz gelditu behar izan zutela etxera bidean, Zindyk izozki bat nahi bait zuen, Lindyk freskagarri bat eta Mindyk, karamelo bigun zorro bat;.